argia.eus
INPRIMATU
Finerge multinazionalak energia eolikoa sortzeko lau instalazio erosi ditu Nafarroan
  • Portugalgo enpresaren arabera, lau instalazioek 71 MW sortzeko gaitasuna izanen dute, 32.000 pertsonentzako "energia garbia".

     

Olaia L. Garaialde 2024ko apirilaren 03a

Portugalgo Finerge enpresa Euskal Herrira zabaldu da, eta energia eolikoa sortzeko lau instalazio erosi ditu Nafarroan. Horien bidez, 71 MWeko sortzeko gaitasuna izanen du hemezortzi aerosorgailuren bidez. Enpresaren arabera, 32.000 pertsonen beharrak asetzeko "energia garbia" litzateke hori.

2023ko maiatzean abiatu zuen Finergek zabalpena. Erosi dituen lau instalazioetatik hiru martxan daude dagoeneko, eta 59MWeko gaitasuna dute. Laugarrena udan jarriko dute martxan, eta 12MWeko gaitasuna izanen du. 

Pedro Norton Finergeko zuzendariaren arabera, enpresa "gehiago" zabaltzeko egiten ari diren estrategiaren parte da Nafarroan buruturiko operazioa: "Energia berriztagarria sustatu nahi dugu, eta helburu klimatikoak lortzen lagundu".