argia.eus
INPRIMATU
Zerga bilketaren banaketa EAEn
  • Finantzen Euskal kontseiluaren bilera dela eta denek inoizko bilketarik handiena azpimarratzen dute. Baina nondik jasotzen dute EAEko ogasunek diru hori? Zein ari da azken urteetan gehiago ordaintzen eta nor gutxiago?

Manu Robles Arangiz Fundazioa 2020ko otsailaren 17a

Enplegu errentak eta jendarte xumearen ekarpena (BEZ bidez) diru bilketa osoaren %88a da. Enpresa eta kapital errentek apenas ordaintzen dute %10a.

 

Zerga zuzenen bidez enplegu errentek %92ko ekarpena egiten dute. Enpresa eta kapital errentek %6koa.

 

Eta bilakaera langile eta herritar xumeen aurka doa. Enplegu-errentak eta BEZa gora eta Enpresa Irabazien gaineko Zerga behera (Europako azken muturrean kokatzen da Nafarroakoarekin batera).

Langileok sortzen dugun aberastasunak gora egiten duen arren, aberastasun horren banaketa gero eta bidegabeagoa da.

 

Eta honi gehitzen zaio euskal instituzioek Espainiar Estatuarekin adosturiko gastu arauaren eta defizit mugaren baitan, langileon errentetatik jasotako diru gehigarri hori ez dela zerbitzu publiko edo gizarte zerbitzuetara joango, bankuen erreskateak sorturiko zorra ordaintzera baizik.