argia.eus
INPRIMATU
Finantzei buruzko pedagogia hamar bideo oso laburretan
  • Ba al dakizu munduko diruaren %3 soilik dela paperezkoa? Zertan inbertitzen dituzte bankuek zure aurrezkiak? Zer lotura dute klima aldaketak eta bankuek? Zergatik ukatzen diete banketxeek kreditua eskatzen duten emakumeen %85i? Hamar bideo labur eta bizitan azaldu ditu finantza sistemaren gorabeherak Finantzaz Haratago sareak, finantza etikoen aldeko mezua helarazteko.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 06a

Finantzaz Haratago sareak kanpaina abiatu du finantza etikoak ezagutarazteko eta, sarearen hitzetan, "sistema kapitalistaren zirrikituak eta normalizatu behar ez ditugun desberdinkeriak ezagutzera emateko".

Bi minutuko hamar bideo hauetan jaso dituzte irakasgaiak:

1 Diruaren historia:

2 Sistema ekonomikoa:

3 Finantza etikoen historia:

4 Espekulazioa:

5 Paradisu fiskalak:

6 Emakumeak eta finantzak:

7 Sozialki arduratsua den inbertsioa:

8 Ekologia eta finantzak:

9 Mikrokredituak:

10 Finantza etikoak gaur egun: