Urriaren 15ean Tolosan jokatu zen azken final laurdena, eta bertan erabaki zen zein diren hurrengo fasean, finalaurrekoetan, kantatzeko sailkatutako 18 bertsolariak. Aurreko Txapelketako sei finalistekin elkartuko dira finalaurrekoan. Dagoeneko badakigu bakoitzak non kantatuko duen.
Hona hemen, sailkapen taularen arabera:
Analisirako, bi datu: Txapelketa Nagusirako sailkatutako 12 emakumezkoetatik bederatzik finalaurrekoetan sailkatzea lortu dute eta hauetatik lauk puntuaziorik handiena lortu dute lehen fasean, sailkapen taulan goian ageri dira.
Aurtengo txapelketatik sailkatutako 18 hauei batuko zaizkie duela lau urteko txapelketan finalista izandako sei bertsolari hauek:
Urriaren 28an Bastidan jokatuko da lehen finalaurrekoa eta abenduaren 2an Iruñean azkenekoa. Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.
Saioen egutegia eta bakoitzean ariko diren bertsolariak ikusteko, sartu honako lotura honetara.
Bertsozale Elkartearen webgune honetan eskuratu daitezke saio guztietako sarrerak.