Iñaki Apalategik jarri du Bertsolari Txapelketa Nagusiako finalaurreko bigarren itzulira sailkatzeko muga, 648 punturekin. Sailkapenaren lehen postuan Maialen Lujanbio dago, Irunen lortutako 750 puntukin. Gauzak horrela, hemezortzi bertsolaritatik bostek ia bi hankak BECeko finalean dituzte.
Sei eta zazpigarren lekua 690 puntu inguru dituzten bertsolarien artean egongo da: pauso batera dute finala Beñat Gaztelumendik eta Agin Laburuk. Hala ere, oraindik ez dago ezer erabakita eta 670-690 puntu bitartean dituzten bertsolariek ere azken lekua lortzeko borrokan sartu daitezke.
Bestalde, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Maddalen Arzallus, Aimar Karrika, Beñat Iguaran eta Nahikari Gabilondo izan dira bigarren itzulitik kanpo geratu direnak.
Hemendik aurrera finalera sailkatzeko bigarren itzulia hasiko da. Saioetako irabazle eta bertsolarien puntuazioei erreparatuta osatu dira finalaurrekoen bigarren itzuliko saioak: