argia.eus
INPRIMATU
Filosofia berriarekin dator Gutun Zuria Letren Jaialdia Bilbon
  • Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia apirilaren 2tik 6ra ospatuko da Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea (Aldous Huxley/Lezama Lima) izenpean.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2019ko martxoaren 05

Artisten tailerrak, kontzertuak, irrati saioak eta bisita gidatuak izango dira egitarauean. Egunero, Erakusketa Aretoan, komisarioak zuzendutako eta erakusketan parte hartzen duten artistek gidatutako bisita gidatuak antolatuko dira.

Bost egunez, Gutun Zuria goizez zein arratsaldez eta Zentroko toki desberdinetan burutuko da. Goizetan, Lantegia eraikinean, hau da, berrikuntza, sorrera eta ideien laborategian, hitzen eta ekimen artistikoen inguruko lantegi bi gauzatuko dira.

 

Ikusi aurkezpenaren bideoa azpian.

Albiste hau Bilbo Hiria irratiak eman du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.