argia.eus
INPRIMATU
‘Fight Club’ eleberri ezaguna euskarara itzuli du Naroa Zubillagak
  • Borroka Kluba izenburupean Chuck Palahniuk idazle estatubatuarraren lanik ezagunena euskarara itzuli du Naroa Zubillagak, Txalapartaren eskutik. Joan den ostiralean Donostian eta larunbatean Literaturian, Zarautzen, aurkeztu zuten liburua.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko ekainaren 05
Naroa Zubillaga eta Jon Benito liburua aurkezten Literaturian, Garoa liburu-dendan (www.uberan.org) www.uberan.org

Chuck Palahniukek 1996an argitaratu zuen Fight Club eleberria, baina literatura zaleen esparrutik harago, mundu mailako ospea David Fincherrek nobelan oinarrituta egindako filmak mundu eman zion handik hiru urtera.

Itzultzaileak Gure Liburuak agerkarian azaldu duenez, oinarrian maitasun istorio bat egon arren, interpretazio anitzetarako bide ematen duen eleberria da. Protagonista kontsumoak gidatutako bizitzarekin gustura ez eta insomnioak jota dagoen gizon bat da. Horri aurre egiteko, minbiziaz gaixo daudenen terapia bileretara joaten hasi eta han ezagutzen duen emakume batekin maitemintzen da. Bertan ezagututako beste kide batekin sortzen du Borroka Kluba.

Euskarara itzuli den Palahniuken lehen lana da Borroka Kluba. Berrian irakur daitekeenez, AEBtako literatura garaikidea euskarara gutxi itzultzen dela uste du Mikel Soto Txalapartako editoreak eta beraz, itzulpen honek gabezi horri neurri baten aurre egiteko balioko du.