argia.eus
INPRIMATU
FIATeko langileak greban, Juventusek Ronaldo fitxatu duela-eta
  • FIAT konpainiak Italia hegoaldean duen fabrika bateko langileak grebara deitu ditu USB sindikatuak, salatzeko Agnelli familiak 300 milioi eurotan fitxatu duela Cristiano Ronaldo futbolaria, eurei "sakrifizio ekonomiko handiak" eskatzen dizkietenean.

Jon Torner Zabala @jtorner 2018ko uztailaren 12a

Agnelli familiak, Juventus taldearen jabea izateaz gain, Fiat-Chrysler autogintza taldearen %30 dauka. Familiak adierazi du CR7ren fitxaketako euro bakarra ere ez dela aterako FIATetik. Beste kontu bat litzateke futbolaria auto marka horretako irudi buhurtuko balitz, ez litzatekeena arraroa.

Uztailaren 15etik 17ra deitu du greba USB  sindikatuak.