argia.eus
INPRIMATU
Festa giroan ospatu dute “Mintza eguna” Hendaian
  • Joan den igandean Euskaltzaleen Topaguneak eta Hendaiako Mintzaian euskara taldeak antolatuta, Mintza Eguna ospatu zuten Hendaian.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko ekainaren 08a

Aurreneko aldia zen Ipar Euskal Herrian egiten zela. Urtean zehar MintzaLaguna egitasmoan astero euskara praktikatzeko biltzen aritu diren 6.500 lagunetako batzuk bildu ziren besta giroan, Euskal Herriko txoko ugaritatik etorriak, elkar ezagutu eta euskaraz mintzatzen jarraitzeko xedez.