Independentzia Eguna ospatu da Larrabetzun igandean, Independentistak sareak bultzatuta. “Burujabe hobe” lelopean egun osoz bildu dira hainbat elkarte eta eragile, hausnarketa politikora eta sozialera bideratutako egunean.
Euskal Herria eraikitzen ari diren hainbat eragilek aurkeztu dituzte euren proiektuak, besteak beste, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak, Euskal Herrian Euskaraz plataformak eta Hik Hasi hezkuntza elkarteak.
Eguerdiko ekitaldi nagusira independentziaren aldeko udalerrietako ordezkariak batu dira, baita Kataluniatik etorritakoak ere. Eudald Calvo Kataluniako Udalerri Independentisten elkarteko kidea bertan izan da, eta Euskal Herriko eskubideen karta aurkeztu dute ekitaldian.
Ekitaldi nagusiari herriko gazte feministek eman diote amaiera eta Josu Kamara eta Aiora Sedanoren antzerkiak itxi du eguna.
#BurujabeHobe Independentzia Eguna Larrabetzun #11gaur pic.twitter.com/lYgGQOvntA
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2018(e)ko martxoak 18