Udalerri Euskaldunen Eguna Leitzan ospatu zuten larunbatean. Festa giroa nagusitu zen herrian eta jende ugarik egin zuen bat.
1991ko maiatzean sortu zen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Garai hartan 19 udalek osatu zuen eta egun 76 dira.
Nafarroak 13 ditu UEMAren baitan: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Baztan, Bera, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Igantzi, Larraun eta Leitza.
Goizean batzar nagusia egin zuten udalerri euskaldunetako ehun bat alkate eta zinegotzik. Gero, herrian jaia izan zen nagusi. Musika, dantza, herri kirolak, pailazoak... eta herri bazkaria ere izan zen.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.