argia.eus
INPRIMATU
Fernando Lizeagak gose greba utzi du 25 egun ondoren
  • Fernando Lizeaga preso ohiak bertan behera utzi du Etxarri Aranatzen preso gaixoek bizi duten egoera saltzeko egiten ari zen gose greba.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 09a
Etxarri Aranatzen preso gaixoen aldeko manifestazioa iragartzen. (Arg.: Amnistia askatasuna bloga). Etxarri Aranatzen preso gaixoen aldeko manifestazioa iragartzen. (Arg.: Amnistia askatasuna bloga).

25 egun eman ditu gose greban, baina kolikoak jasan ditu birritan eta greba utzi behar izan du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik jakinarazi dutenez. Irailaren 3ra arte berarekin batera egin zuen gose greba Joxean Kordati preso ohiak. Egun horretan utzi zuen protesta Kortadik aipatu mugimenduak Etxarrin bertan deitutako manifestazioaren ondoren. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak manifestazioa debekatu egin zuen eta, Guardia Zibilak herria hartu eta manifestazioa eragotzi zuen.