argia.eus
INPRIMATU
Fernando Larruquert zinegile eta argazkilaria hil da
  • Ama Lur filma zuzendu zuen Nestor Basterretxearekin batera eta zinema, argazkigintza eta musika izan zituen sorkuntza ardatz. Irungo bere etxean hil da 82 urterekin.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 20a
Fernando Larruquert (Argazkia: Dani Blanco)

Euskal zinemagintzak bere historiako erreferentzia nagusietako bat galdu du Larruquert-en heriotzarekin. 60ko hamarkadan Frontera Films sortu zuenetik makina bat filmen gidoiak egin eta zuzendu ditu. Ordukoa da Nestor Basterretxearekin batera egin zuen Ama Lur luzemetraia, lehenengo euskal filma gisa hartu izan dena eta euskal zinema modernoari hasiera eman ziona.

Musikari oso loturik ere egon zen Larruquert, batik bat gaztaroan. Irungo abesbatzarekin hainbat sari irabazi zituen.  Azkeneko urte luzeetan argazkigintzara emana bizi izan zen ordea, Irungo Lamia argazki dendan.

ARGIAn 2009an berarekin izandako elkarrizketa zabala argitaratu genuen Miel A. Elustondoren eskutik eta Dani Blancoren argazkiekin.