argia.eus
INPRIMATU
Fernandez Diaz “pertsona non grata” izendatzeko eskatuko du Asiron Iruñeko alkateak
  • "Bada Gerra Zibila 40 urte, edo ez dakit zenbat urte, geroago irabazi nahi duenik, 1939an bukatu zen arren", esan zuen Espainiako Barne ministroak; "oso larria" da hori, Asironen aburuz.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko irailaren 22a
Jorge Fernández Díaz, Espainiako barne ministroa. Jorge Fernández Díaz, Espainiako barne ministroa.

Atzo, Molaren eta Sanjurjoren gorpuzkiak hobitik ateratzeari buruz galdetu zioten kazetariek Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díazi, eta ahoan bilorik gabe mintzatu zen. Honakoa hau esan zuen: "Bada Gerra Zibila 40 urte, edo ez dakit zenbat urte, geroago irabazi nahi duenik, 1939an bukatu zen arren".

Adierazpen horien kontra irmo egin du Iruñeko alkate Joseba Asironek: "2016. urtean gaude, eta, altura hauetan, hitz egitea Iruñea bezalako hiri batean, non asko sufritu zen garai horretan, galtzaile eta irabazleei buruz, oso larria iruditzen zait"

Bestalde, Nafarroan gertatzen dena nafarrek erabaki behar dutela defendatu du, eta "Madrilera bueltatzeko" iradoki dio Fernandez Diazi.

Amaitzeko, gobernukideei ministroaren esanen gaitzespena eta "pertsona non grata" izendatzeko eskatuko diela jakinarazi du.

(Albiste hau Euskalerria Irratian argitaratu da eta duen CC lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)