Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek adierazi duenez, Espainiako Gobernuaren espetxe politika ez da "manifestazio baten edo birengatik" aldatuko.
Jerusalemen egindako agerraldian, sakabanaketa politikaren alde agertu da Fernandez Diaz: "ETAk sakabanaketa politika amaitzea nahi badu, desegin egin behar du, Espainiako Gobernuak erakunde terrorista osoari ezartzen baitio politika hori".
"ETAtik aldentzea, egindako krimenez damutzea eta biktimei barkamena eskatzea bezain erraza da; soilik horrekin espetxe politika amaitzen da, legeak hala dioelako".
Herritarrek #HorrelaEzFernandez etiketarekin albistea eman eta berehala erantzun zioten.