argia.eus
INPRIMATU
Cristina Fernández aise gailendu da Argentinako hauteskundeetan
2011ko urriaren 24a

Cristina Fernández de Kirchnerrek irabazi ditu Argentinako hauteskunde orokorrak, botoen erdia baino gehiago eskuratu eta gero. Aurreikuspenak bete egin dira beraz: Fernández aise gailendu da botoen % 53,8a eskuratuz; eta Hermes Binnerren bigarren indar politikoak (FAP) %17 lortu du. Garaipen nabarmen honekin aurreko agintaldian baino botere gehiago izango du, guztira 130 eserleku Kongresuan eta 24 Senatuan. Krisi ekonomiko latz baten ondoren, Argentina azken urteetan bizitzen ari den hazkundea izan da Fernandezen arrakastaren gakoa. Gauzak horrela, Amerikan berrautatua izan den lehen emakume presidentea bihurtu da.

- Irakurri Alvaro Hilario Perez de San Romanek ARGIAn (2011-10-22) plazaratutako artikulua: Zer egin dute Kirchnertarrek argentinarren alde?