Iragan azaroaren 1ean Bartzelonako In-Edit zinemaldian estreinatu ostean, Fermin Muguruzak Daniel Gomezekin batera zuzendutako dokumentala eskainiko dute gaur, ostirala, Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 19:30ean.
30 urte eszenatokiz eszenatoki ibili eta gero, Fermin Muguruzaren azken bira izan daitekeena laburbiltzen du dokumentalak. Bost hilabetetan emandako 55 kontzertuen joan-etorrian, munduan zehar topatutako “erresistentziaz eta konplizitatez osatutako mapa bat marrazten du” proiektuak, arduradunen hitzetan.
Musikari irundarrak urteak daramatza ikus-entzunekoen munduan murgilduta. Besteak beste, Check Point Rock, Al-Jazira telebista katearentzat egindako dokumental sorta eta Zuloak dira arlo horretan ekoiztutako lanak.