argia.eus
INPRIMATU
Fermin Muguruzaren eta Bide Ertzean taldearen lan berri bana
2002ko irailaren 27a
Fermin Muguruzak "In-Komunikazioa" deituriko disko berria aurkeztu zuen atzo (26), Metak diskoetxearen eskutik. Erritmo jamaikarrak, elektronikoak, jazza eta soula batu ditu Muguruzak diskoko 10 kantuetan. Azaroaren 30ean kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Belodromoan, diskoan parte hartu duten musikariekin. Bide Ertzean taldeak ere lan berria kaleratu du, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen babesean. Ubeda anaiek pop-rock doinuei eutsi diete "Maite out" izenburuko lanean.