Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldiaren amaiera ekitaldian eskaini zen lehenengoz Checkpoint Rock-Kantuak Palestinatik, Fermin Muguruzaren dokumentala. Bihar Palestinan bertan estreinatuko da, Ramalako Alkabasa antzokian. Baina ondoren, Haifa, Akka eta Nazaret hirietan ere emango dute. Irailaren amaieran edo urrian Europako areto komertzialetara iritsiko da.