argia.eus
INPRIMATU
Fermin Balentzia kantautorea proposatu dute Vianako Printzea saria jasotzeko memoriaren aldeko elkarteek
  • Fermin Balentzia kantautore nafarra izango da memoria historikoaren aldeko elkarteek aurkeztutako hautagaia Kulturako Viana Printzearen saria jasotzeko. “Nafarroagatik, nafarrengatik eta memoria historikoaren alde eginiko lanagatik, hautagai egokia dela uste dugu”, diote ekimenaren sustatzaileek. Otsailaren 15ean aurkeztuko dute proposamena Iruñeko Katakraken.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko otsailaren 14a

Memoria historikoaren aldeko elkarteek azaldu dutenez, harrobian lanean aritu zeneko abestiak langile borrokaren isla bilakatu dira, eta frankismoari aurre egiteko tresna “indartsuak” ere izan ziren, Naizek jaso duenez.

“Demokraziarekin amesten zuen Nafarroaren ikur izan zen”. Navarra tiene cadenas, Llegan los americanos eta Nana republicana dira, besteak beste, Balentziaren abestirik esanguratsuenak

Era berean, diktadura garaian frankistek fusilatutako gorpuzkinak aurkitzeko orduan ere paper erabakiorra jokatu duela nabarmendu dute. “Bardeeatik Otxoportilloraino bidean lagundu du”.