Espainiak, azken urteetan sortu den eztabaida soziala ukatzeko, ahalegin kolosala egin badu ere, Herrialde Katalanetako ezker independentistak eta herri mugimenduek “guztia erabaki ahal izateko, independentziaren” aldarria zabaldu dute.
Ez gara atzo jaioak, eta hala ere, Herrialde katalanetan egun hauetan egon den oldarraldi errepresiboaren aurrean asaldura sentitu dugu. Erreferendumerako eta trantsiziorako legeak onartuta, estatuaren erasoaldia areagotu egin da hautetsiak atxilotuz, inprentak miatuz, hautestontziak konfiskatuz, komunikabideen adierazpen askatasuna mugatuz eta herri oso baten borondatea kriminalizatuz. Doakiela gure elkartasunaren xamurtasun guztia hemendik!
Espainiak, azken urteetan sortu den eztabaida soziala ukatzeko, ahalegin kolosala egin badu ere, Herrialde Katalanetako ezker independentistak eta herri mugimenduek “guztia erabaki ahal izateko, independentziaren” aldarria zabaldu dute. Funtsean, auzi demokratikoa erdigunera ekarri dute, burujabetza prozesu baten bidez erabaki eta parte hartzeko gaitasuna berreskuratu daitekeela aldarrikatuz.
Mugimendu feministaren historia luzean, erabakitzeko eskubidea borroka askoren erdigunean egon da. Desobedientziaren bidez garatu izan dugu sarritan: emakumeen boto eskubidea lortzeko, gidatzeko baimena eskuratzeko, abortatzeko, trans* identitatea izateko edo arau idatzien edo ez idatzien apurketa eragiteko. Gorputza dugu gure lehenengo lurraldea, eta hortxe jokatu behar izan ditugu partida gehienak emakumeok, gure lehenengo bizilekua askatzen; zer nolako herria eraikiko dugu bestela? Erabakitzeko gai diren pertsonak behar ditugu, erabakitzeko gai den herri bat lortzeko.
Horregatik guztiagatik, burujabetzaren irakurketa erradikala egin dugu feministok, prozesu indibidual eta kolektibo gisa irudikatzen dugulako. Gure gorputzetatik herrira egin nahi dugu salto, bide bereizezinak direlako. Ezin dugu nazioa aldarrikatu gure bizitza alde batera utzita; eta alderantziz. Burujabe izatea gure gorputz eta harreman sexu-afektiboen jabe izatea da, osasuntsu egoteko bideak jorratzeko aukera izatea, bakea kolektiboki eraikitzeko, elikadura subiranoa izatea, energetikoki buruaskiak izatea, eskubide kultural eta linguistikoen jabe izatea, hezkuntza sistema propioa eta kalitatezkoa izatea, oinarrizko behar materialak asebetetzeko baldintzak izatea. Emakume, bollera, trans, migrante, gazte edo zahar gisa aske izatea da burujabetza feministontzat.
Aurreko guztia gauzatzeko, herritarrok ahalmen politikoa eta boterea behar ditugu. Estatu nazioaren egiturak krisian daude, ez dituzte herritarron beharrak bermatzen, korporazio handien interesen babesle nagusiak direlako. Baina herriak sortzen du estatua, eta, horregatik, izan beharko luke jendartearen praktika multzoen isla, gure behar eta desirena. Hortaz, gure buruengan jarri behar dugu autoritatea, ez lege edo eliteengan, eta horrexegatik, antolatzeko dugun modua eta egitura komunak birpentsatzea dagokigu. Eraldaketa soziala gaurdanik gauzatzeko behar dugu boterea, indar kolektibo eta herritarraz eraikia, “egun handiaren” zain geratu gabe.
Egiturazko aldaketak ez datoz PP kanporatzearekin, sakoneko berregituraketa sozial eta politikoekin dute lotura, eta hori herri prozesu bati lotuta doa Herri Katalanetan zein Euskal Herrian. Diktaduratik demokraziaranzko trantsizio ankerrean kateatuta geratu ginen batzuk, baina Kataluniako erreferendumak, eta, honek irekiko duen prozesu eratzaileak 78ko erregimenaren gerruntze estua leherraraziko du. Zalantzarik gabe, sistema heteropatriarkal kapitalista iraultzeko aukera berriak irekiko dira eta komeni zaigu adi egotea.
Kataluniatik ere izan dugu beste ikaspenik: bertako mugimendu sozial eta zibilaren indarra, prozesuarentzat erabakigarria izan dena. Mugimendu demokratikoa da, behetik gora eraikitakoa, presionatzen dakiena eta estatu berri horretan edonolako politikak eraikitzea utziko ez duena. Egun hauetan ikusi dugun herritarren erantzunak erakusten du instituzioen jarduna ezin dela bakarrik alderdi politikoen esku utzi; erakundetze prozesuak kalearekin bat egin behar direla, azken batean, horrek gizarte baten maila demokratikoa frogatzen duelako.
Bide horretan, han eta hemen, mugimendu feminista politikoki aitortzeko metodoak behar ditugu, hura baita emakumeen interesak defendatzen dituen eragile nagusia, eta erakunde, alderdi edo mugimendu sozio-sindikalarentzat mintzakide politikoa behar du izan. Lidergotza feminista sendoak artikulatu behar ditugu gure herrietako burujabetza prozesuek trantsizio feministari bidea ireki diezaioten, zapalkuntza patriarkalak errotik gainditzeko eta emakumeen parte hartze politikoa hauspotzeko. Feminismoa baita egungo jendarte kapitalistari benetako alternatiba eraikitzeko oinarria.
Madriletik zuzendutako estatu kolpe berri honek ikararen eredua aplikatu nahi du berriz ere, baina Herri Katalanetako kideek beldurra kolektiboki landu eta determinazio osoz aurrera egiteko hautua egin dute. Adierazi nahi diegu ez ditugula bakarrik utziko. Elkarrekin dantza, bultza, tenka, barre egin eta erasoen aurrean, harresi izateko prest gaude. ...ikusiko nola laster eroriko den! Demofobiaren aurrean, urriaren 1ean hautestontziak baiezkoz lehertzeko deia egiten dugu. Has dadila burujabetzaren manboa.
Amaia Zufia, Arantza Santesteban eta Saioa Iraola.
Euskal Herriko Bilgune Feministaren izenean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]