argia.eus
INPRIMATU
Feministaldiak “normal” hitza kolokan jarriko du
  • “Feministaldia 2014” jardunaldiak aste honetan egingo dira Donostian, abenduaren 17tik 20ra bitartean. “Monster” kultura hartu dute ardatz aurten, “normaltzat hartzen dugun horren zentzua aldatzeko”.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko abenduaren 15
Feministaldian egungo kultur ekintza garrantzitsuenak aztertuko dituzte ikuspuntu feministatik.

Feministaldian egungo kultur ekintza garrantzitsuenak aztertuko dituzte ikuspuntu feministatik. Konferentziak, mahai-inguruak, tailerrak, performanceak, filmak… hainbat ekintza antolatu dituzte Plazandreok emakumeen plataforma politikotik.

Monster kultura, normatibizazioaren aurka

El Diariok jaso ditu Juana Aranguren Plazandreokeko kidearen hitzak, “monster” kulturaren xehetasunak azalduz: “Normatibizazioa errefusatzen du, eta lekua ematen die izaki itsusiei, eroei, baztertuei, Frankensteinei, normaltasuna aldatzeko eskatzen dutenei”.

Artelekun, Tabakaleran, Guardetxean eta Antzoki Zaharrean antolatu dituzte ekitaldiak.

Hiru egunetan “Agenciando zonas corporales desautorizadas” izeneko bideo-tailerra eskainiko du Lucia Egañak, eta ostegun iluntzean “Retrato de una alcohólica. Billete sin retorno” filma emango dute Antzoki Zaharrean.

Egitarau osoa ikusgai Feministaldiaren webgunean.