Terra de Ningú. Perspectives feministes sobre la independència liburua kaleratu berri dute Gatamaula kolektibo feministak eta Pol·len argitaletxeak. 47 pertsonak hartu dute parte sorkuntza honetan.
Euskal Herriko Bilgune Feministako kide den Marina Sagastizabal ere izan da sorkuntza prozesu honen parte, eta gure estudioetan izan da gaurkoan liburuaren nondik norakoak azaltzeko. Askapen prozesuetan ikuspegi feministak duen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.
Elkarrizketa hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.