Asteartean, 18:00etan Arizkunenean, Mugarik Gabe erakundeko bi kide ariko dira.
Baztango Berdintasun Zerbitzuak, berdintasun eta ahalduntze programaren baitan, ‘Feminismo baserritarra eta elikadura burujabetza, ze erronka ditugu Baztanen?’ izenburupean solasaldi bat antolatu du otsailaren 26rako. Hitzordua asteartean 18:00etan izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mugarik Gabe erakundeko Maialen Chantre Irazoki eta Mayu Serreau Hübner izanen dira hizlariak.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.