Felipe Rius idazle eta kazetari iruindarra hil da apirilaren 13an. 1961ean Iruñean sortua –56 urte zituen– bi narrazio liburu eta saiakerazko bat plazaratu ditu: Bi argazki eta hainbat polaroid (1999, Pamiela), 39 idazle nafar (2017, Pamiela) eta Zinema japoniarra (1999, Alberdania).
Kazetaritza arloan, Egin egunkariaren Hemen astekarian, Euskaldunon Egunkarian (Armiarmak bildu ditu Nafarkaria gehigarrian Riusek 1991etik 1999ra arte idatzitako Metropoli forala saileko artikuluak) kolaboratzeaz gain ETBren Nafarroako korrespontsal aritu zen eta 1997tik aurrera Nafarroako Gobernuaren komunikazio bulegoan.