88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.
1936ko irailaren 26an espainiar faxistek, demokraziaren aurkako kolpe militarra eman ostean, Arrasate inbaditu zuten.
Tropa frankistek arrasatear ugari fusilatu zituzten eta giza eskubideen aurkako urraketa larri gehiago gauzatu zituzten.
Arrasatear eta debagoiendar fusilatuen omenezko monolitoetan, ostegun honetan omenaldia egingo zaie, aurten ere, 88 urte eta gero.
Intxorta 1937 elkarteak antolatuta, ekitaldi irekia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta Egia zein Justizia aldarrikatuko ditu. Omenaldiak zati hauek izango ditu: