argia.eus
INPRIMATU
Faxistak txandakatu egingo dira Erorien Haranean Francoren gorpua zaintzeko
  • Sanchezen Gobernuari Francoren gorpua lurpetik ateratzea oztopatzeko, Erorien Haranean txandakatuko egingo dira talde faxistak insurgente.org-en irakur daitekeenez.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 02a
Erorien Harana

Movimiento por Españak antolatu du eta Pilar Gutiérrez mugimenduko liderrak azaldu duenez, helburua “zuzenbidezko estatua eta espainiarren borondatea” defendatzea da.

Gutiérrezek dio, Sanchezek Franco “lapurtu” nahi duela eta hori ez dadin pasatu, egun eta gau txandakatuko direla, zortzi orduko turnoak eginez.