argia.eus
INPRIMATU
Faxismoaren aurrean elkar zaintzeko deia egin dute sexu-genero disidentziaren harrotasun egunera begira Araban
  • Ekainaren 28an manifestazioa egingo dute 19:00etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik. Egitarau oparoa antolatu dute E28aren aurretik eta ondoren.

Hala Bedi @halabedi 2023ko ekainaren 22a

Urtero bezala ekainaren 28a sexu-genero disidentzien harrotasuna erakusteko eguna izango da eta «antolatu eta borrokatzera» deitu dute Arabako hainbat kolektibok. Gorbeialdeako EHGAM, Lumagorri HAT, Gasteizko Bilgune Feminista, Miaukatuz, Zirriborroak, Zokorrak eta Orbain Kultur Elkartea batu dira eta elkarlanean aurkeztu dute bi asteko egitaraua, «Zaindu dezagun elkar faxismoaren kontra» lelopean.

Boleiboleko ate irekien egunak, Doku-mental proiekzioak Orbain Kultur Elkartean, Zinegoak zikloko film laburren erakusketa Urkabustaizen, hitzaldiak, elkarretaratzeak eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Datorren asteazkenean, ekainaren 28an, manifestazioa burutuko dute Gasteizen, arratsaldeko 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta.

Hemen ikusi dezakezue egitarau osoa.