Faxismoak eraildako 36ko militanteen bigarren heriotza: Jose Plazerren kasua

  • Hainbat talde soziopolitiko historikoren zein herri mugimenduren hamarkadetako lan eskerga eta ahaztuaren bidez, “Oroimen historikoa” gure jendartean “modan” jartzen ari da azkenean. Gauzak horrela, denbora luzez gaiari jaramon handirik egin gabeko hainbat erakunde eta politikariren protagonismo nahia ekarri du.

Protagonismo pertsonal eta politikoaren plataforma bilakatu da Oroimen historikoa. Promozio pertsonal, politiko eta kasu batzuetan ekonomikorako bidea. Baita gaur egungo jarrera politikak zuritzeko tresna ere, garai bateko borrokak eta sakrifizioak egungo utzikeria eta uko egiteak justifikatzeko modua. Dena, errepresaliatutako militanteen oroimen soziopolitikoaren manipulazio lotsagarriaren bidez.  

Oroimen historiko “zuri” eta “politikoki zuzena” eraikitzen da horrela, militanteen izaera independentista, iraultzailea, libertarioa, gorria … ezkutatuz, egungo “askatasun demokratikoen”, eta “garai berrien” izenean.  Alegia, gaur egun daukagun “autonomia eta askatasunagatik”, “bakeagatik”…  hil zituztela militanteak. Beraien erailketak ez dira justiziarako eta beraien borreroak eraikitako sistema kapitalista, ustel eta zapaltzailea borrokatzeko akuilua, baizik eta “adiskidetze eta bakezkoa egiteko” eredua.

Ezin “jan” militante horiek iraultza sozial eta nazional batean murgildurik zeudela, eta faxismo espainolak eta kapitalismoak, Eliza Katolikoaren laguntzaz, gerra bat piztu zutela Herri Iberikoen edozein aurrerapen sozial edo nazionala odolez itotzeko; ezin “jan” Espainiar Erresumaren erreformak Frankismo soziologikoaren eta bere botere egitura guztien irautea ekarri zuela; ezin “jan” Frankismoak gizateriaren krimen ugari burutu eta estatu terrorismoaren hamarkada luzeak inposatu zituela, eta PSOEk eta EAJ-PNVk bultzatutako 1977ko Amnistiaren legeak, guzti horren gaineko inpunitatea ezarri zuela; ezin “jan” batzuek desitxuratu nahi duten Euskal Gatazka, egun ere, haren ondorioa zuzena dela; ezin “jan”, finean, hildakoak beraien erakundeetako militanteak zirela…

Gauzak horrela, militantea bi aldiz eraila izaten da. Aurrena duela 80 urte faxisten aldetik, eta urteak pasata, bigarren aldiz, batzuek antolatutako bere aldeko “omenaldi ekitaldietan”, militantearen oroimen soziopolitikoa erabat desitxuratu eta manipulatua gertatzen denean.

Militanteek, familia biologikoaz gain, familia soziopolitiko bat dute, askotan beraiek militatzen zuten taldea bera. Baina ekitaldi hauek antolatzen dituzten talde politikoentzat, funtsezkoa da “omentzen” dituzten militante komunista, ekintzale edo anarkistaren familia soziopolitikoari ahotsa ez ematea. Horretarako oso baliagarria da haientzat ekitaldi instituzionaletan hildako militantearen senideei ahotsa ematea (kasu askotan hildakoaren ideologiatik oso urruti egon daitezken senideak), familia soziopolitikoari kasurik ez egin, eta gero hildako militantearen ideologiaren irakurketa beraiek egin, ura beraien egungo ideologiaren eta jarrera politikoaren errotara ekartzeko. Gaur, hori gertatu da Barrundian EAE-ANVko militantea izan zen Jose Plazerrekin.

Batzuek eta besteek ahanzten dute, kasualitatea bailitzan, Jose Plazerrek bere militantzia eman zuen alderdia, EAE-ANV, legez kanpo dagoela egun. Beraz berak defenditutako ideologia, faxisten eskutik guardia zibilen fusilamendu pikete baten aurrean heriotza zigorra ekarri ziona, legez kanpo dagoela. Honek hausnarketa sakona ekarri beharko luke bere aldeko omenaldia antolatu dutenengan, eta haren salaketa egin. Baina jakina, batzuen “garai berrien” sinfoniak desitxuratzen du “anekdota” honek.

Ekintzaleen familia politikoak, hamarkadak daramatzagu eroritako gure militanteen oroimen soziopolitikoa gordetzen. Horregatik, hemen ere, bi gauzatxo aipatu nahi ditugu egun honetan. Bata, Eusko Indarrako gudariek, Jose Plazerren agindupean, Gipuzkako Erretretan Izarraitzeko tontorrean kantatzen zuten kopla beraien ideologia aldarrikatuz:

 “Euskadi libre ha de ser / porque de ello tiene fama / no nos mandan los curas/ ni tampoco las espadas. / Con el fusil en el monte / con el porrón en la tasca / Nunca pierden el humor / así son los de Acción Vasca.”

Eta bestea, Ezker Abertzaleko Alderdi Historikoak 36ko gerraren aurrean “Tierra Vasca-Eusko Lurra” egunkarian, 1936ko abenduaren 10ean hartutako konpromisoa:

“Libre ha de quedar Euzkadi y muerto ha de quedar en nuestra Patria el sistema capitalista, causante único –no nos cansaremos de repetirlo– de esta y de todas las desdichas y agresiones… seremos revolucionarios entusiastas y decididos hasta deshacer todo el sistema capitalista, arrancar de raíz para que no vuelva a retoñar, ese árbol del mal, cuyo fruto es, y ha sido siempre, lo mismo en Euzkadi que en todas las demás naciones, explotaciones inicuas de trabajadores, miserias colectivas y agresiones brutales como la que ahora estamos padeciendo.”

Hau da gaur hemen Jose Plazerren ideologiari egin nahi diogun gogorapen-omenaldia “Zurikeria” guztien gainetik, Oroimen Historikoak gaur egungo borroken tresna behar du izan.

Antxon Gomez Lorente, Alberto Muñoz Zufia eta Txarli Gonzalez Llorente Eusko Lurra Fundazioko kideak dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ulertu nahi nuke…

Jakin nahi nuke nola bozkatu duten ene herriko bizilagunek azken hauteskundeetan. Jakin nahi nuke norekin hartzen dudan goizeko kafea herriko ostatuetan. Ulertu nahi nuke zergatik izan diren emaitza horiek Iparraldean.


2024-09-04 | Mikel Zurbano
Kataluniako finantzaketa bereizia

Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]


Teknologia
Kultur bideak

Mexikoko Meridako lurraldean polemika handia izan da aurten, Poseidon jainko grekoaren omenezko eskultura bat jarri delako hondartza batean. Merida Yukataneko penintsulan dago, non Maia herria bere kultura zaintzen saiatzen den, mundu osoko turismo masiboak bultzaturiko... [+]


Materialismo histerikoa
Desegoki(tuta)

Irailean hasten eta ekainean bukatzen dira, berez, nire zikloak (gure jartzera nindoan, baina plurala erabiltzen dudan bakoitzean ipotx batek oihu egiten dit buruan, “zureak izango dira!”), eta hala izan da nire bizitzan oporrak eduki edo ez, ordutegipeko lan... [+]


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


2024-08-28 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Autobus geltokia

Hiri askotako tren geltokiek XIX. mendeko burdinazko egituraren edertasun gorena azaltzen dute, hiriaren epizentrora iristearen ongietorri goraldiarekin batera. Hirira ate nagusitik sartzea bezalakoa da, arkitektura eta toki perla bat. Hiri askotan, baina, birdentsifikazio edo... [+]


Materialismo histerikoa
Gainkomunikatuz

Zergatik ez utzi. Zutabeak idazten dituenak atzetik izaten ditu beti garaiz erretiratzearen apologetak. Agortu baino lehen. Gaiak, niri, ezin agortu, ez ditudanez; ezertan ez naiz aditua, eta inoiz ez dut izan Euskal Herriari transmititzeko mezurik. Ez lidake azalpenak balioko,... [+]


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


Eguneraketa berriak daude