"Faxismoaren gorpuzte berriaren aurrean gaudela" iritzita, irakurketa partekatua sustatu eta eztabaida piztea dute helburu Bergarako jardunaldiek.
Otsailetik apirilera, Bergarako Kartzela Zaharrak eta Angiolillo liburutegiak faxismoaren nondik norakoak aztertzeko jardunaldia antolatu dute. Ikuspuntu historikotik, faxismoa fenomeno sozial, ideologiko eta politiko bezala jorratu nahi dute.
Irakurketa partekatua egin eta eztabaida piztea dute xede. Faxismoarekin lotutako forma politiko berriak eta mezu ideologikoak zein diren aztertu nahi dituzte. Horretarako, gaztetxeak hainbat sektoretan antolatutako herritarrak (gazteak, feministak, langileak, ekologistak, adinekoak) irakurketa amankomuna egitera biltzeko deia egin du: "Faxismoaren aurrean herri harresi amankomuna osatzeko tenorean gaude, etorkizun hurbila erabat baldintza lezakeen fenomenoari elkarrekin aurre egiteko guneak behar behar ditugu".
Gaiak eta hizlariak