Amgen multinazionalak gonbidatuta, Dublinen izan dira EAJ, PP eta Ciudadanos alderdietako senatari batzuk, ElDiario.es-ek jakinarazi duenez. Espainiako Senatuan osasun batzordeko kideak dira senatari hauek.
“Ez zen Ganberako bidaia ofizial bat izan”, adierazi du Alderdi Popularrak. EAJko iturriek berriz honakoa argudiatu dute: “Bisitak parlamentuko lanarekin lotura zuzena zuela iruditu zitzaigun, eta egoki ikusi genuen proposamena onartzea, parlamentuan lantzen diren gaien inguruko informazioa eskuratzeko". Ustez, medikamentu biosimilareen garapen eta produkzioaren inguruko formazio saio batera gonbidatu zituzten senatariak. Amgen multinazionalak gonbidatu eta ordaindu zien bidaia.
Biosimilareen araudia erregulatzeko eskatu izan die sektoreak arduradun politikoei. Bada, arduradun hauetako batzuek bidaia egin dute Dublinera, farmako hauen egileetako baten fabrikara. Iaz, 7.000 milioi euroko sarrerak aitortu zituen Amgen farmazeutika Kaliforniarrak.
Biosimilareak medikamentu biologiko mota bat dira. Medikamentu biologikoek patentea galtzen dutenean gizarteratzen diren tratamentuak dira biosimilareak, hauek merkeagoak izan ohi dira normalean, jada patentea galdu dutelako.
Bidaia horretan parte hartu dute, Alderdi Popularreko sei senatarik, horien artean, Osasun Batzordeko lehendakari María del Carmen de Aragónek eta Francisco José Fernández Pérez lehendakariordeak. Ciudadanos alderdiko hiru diputatuk, María Isabel Albás, Carlos Hernández White eta José Antonio Funesek. EAJko Nerea Ahedo diputatua ere bidaia hartan izan da.
Beste senatari batzuei ere igorri zien gonbidapena multinazionalak, hala ere, ez joatea erabaki zuten. PSOEko diputatu batek Eldiario.es hedabideari adierazi dio, eurek ez dutela horrelako gonbidapenik onartzen. Espainiako Kongresuko osasun batzordean erabakita dute horrelako gonbidapenak ukatzea.
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]
Haurdunaldia Eteteko Baimendutako Kliniken Elkarteak ikerketa bat egin du publiko. Beren erabakiaz eta motiboez galdetu die gehienez haurdunaldiko bederatzigarren astean egonik abortatzera joan eta bi metodoak aukeran izan dituzten 1.536 emakumeri. Hauetatik %85,74ak metodo... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute,... [+]
Txertoa Herriarentzat Aliantzak egindako azterketaren arabera, txertoen fabrikazioa eta salmenta kontrolatzen dituzten farmazia-enpresek lortutako etekinetatik, gutxienez, bederatzi pertsona milioidun bihurtu dira pandemia hasi zenetik. Zerrendaren buruan Moderna eta... [+]
Zenbat aldiz ari dira gure agintariak, herritarron diruarekin, gauza beragatik ordaintzen? COVID-19aren aurkako txertoen aferan, gutxienez hirutan.
1960ko hamarkadan asmatu zuten emakumeentzako pilula antisorgailua, baina gaur egun oraindik zergatik ez dute farmazeutikek gizonentzako pilula antikontzeptiborik bultzatu, zergatik geratu dira bertan behera egindako ikerketak, zergatik gizonek ez dute interesik erakutsi?... [+]
AEBetako Janssen farmazeutikak eskatuta egin dute bilera martxoaren 1ean Eusko Jaurlaritzan eta beraien txertoa Europan baimentzeko prozesua zertan den azaldu diete. Jaurlaritzaren hitzetan, lehen bilera horrek "Osasun Sailak eta Janssenek lankidetzan jardun dezaten"... [+]
COVID-19ren aurkako txertoaren lasterketa erakusten ari da bizitzaren aldeko borroka horren atzean negozioa eta desberdintasuna ere badagoela, pertsona eta herrialde guztiak ez garela berdinak.
COVID-19ren aurkako txertoaren lasterketa erakusten ari da bizitzaren aldeko borroka horren atzean negozioa eta desberdintasuna ere badagoela, pertsona eta herrialde guztiak ez garela berdinak.