Fardelak eta higiene produktuak zabor bilakatzen ditugun emergentzia klimatikoko garai hauetan, pausu bat aurrera egiteko ordua heldu da. Gainera, prest gaude horretarako. Gipuzkoan bada Birzitek deituriko enpresa bat Goierrin, fardelak eta higiene produktuak birziklatzeko gaitasuna duena. Teknologia eta ezagutza baditugu, baita lehengaia ere, zeren zain gaude?
Gipuzkoan 20.000 bat tona hondakin suposatzen dute fardelek eta higiene produktuek. Hondakinak ondo bereizi eta gero geratzen den errefusaren %70 direlarik produktu hauek. Pausua emateak mundu mailan erreferentzi bat piztea litzake ere. Geure burua erreferente bezala nabarmentzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere baitan birziklapenaren Kluster bat dauka. Birziklapenarekin zerikusia duten enpresen multzo batez osaturik dago. Tartean Birzitek. Kluster hau 2016an sortu zuten, beraien hitzetan I+G+B sustatu nahi dute eta hondakin politiketan eragin, berrerabilpen eta birziklapen ereduak sustatuz.
"Ideia badaukagu, teknologia eta gaitasuna baita ere, lehengairik ez da falta eta bilketa bereizia ere egiten da. Orduan, zergatik ez da abian jartzen fardel eta produktu higienikoen birziklatzea? "
Honi gehitu behar zaio udalerri askotan produktu hauek bereizita jasotzen direla, mankomunitateka herri kopuru hauetan jasotzen dira: Sasietan (16 herri), Tolosaldea (4), Urola Erdia (1), San Marko (3) eta Debagoiena (2)
Beraz ideia badaukagu, teknologia eta gaitasuna baita ere, lehengairik ez da falta eta bilketa bereizia ere egiten da. Orduan, zergatik ez da abian jartzen fardel eta produktu higienikoen birziklatzea?
Gai honek bere biziko garrantzia du eta iruditzen zaigu GHK-k (hondakinen kontsortzioak) bere kargu hartu behar duela prozesuaren gidaritza eta gauzatzea. Herritar askok ondo jokatzen dute hondakinen bereizketaren kasuan eta haratago joan nahi dute fardelak ere birziklatuz. Gizartearen eskaera bat da. Zerbitzu honek eskainiko lukeen lorpen gehigarri hori pizgarria da Gipuzkoarentzat zein bere herritarrentzat, norabide onean beste urrats bat. GHKri prozesu honen berehalako funtzionamendua abiatu dezan eskatzen diogu.
* Gipuzkoako Ingurumen diputatuak gai honen inguruan adierazi dadin sinadurak jasotzen ari gara esteka honetan.