argia.eus
INPRIMATU
FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian
  • Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko apirilaren 17a
EMC

EMC deitu disidentziak (Estado Mayor Central, edo Estatu Nagusi Zentralak euskaraz), FARC-EPren barnean, 2016ko barne akordioak onartu ez zituen eta 3.000 bat gerrillari inguru biltzen dituen talde nagusiak igandean jakinarazi du bake elkarrizketa egingo duela Kolonbiako Gobernuarekin maiatzaren 16an, Telesurrek jaso duenez.

Hala iragarri dute Etxe Gorrian, Caqueta eskualdean, nekazarien, indigenen eta afroen eragile sozialak bildu dituzten topaketetan. 7.000 lagun bildu dira asteburuan eta iragarpen hau izan da topaketetako puntu garrantzitsuetako bat.

FARCen disidentzia talde honetako buruzagiek bakerako borondatea adierazi dute, eta astebete bilduta egon ondoren, jarrerak hurbildu dituzte eta Kolonbiako Estatuarekin abian jarri behar duten prozesurako ekintza-lerro bateratua definitu dute.

EMCk gaineratu du borrokari zentzu handiagoa emango diotela borrokatzeari utzi gabe, mobilizaziotik herri mugimendura pasatuz, “oinarriekin eta inposatu gabe” bakea eraikitzeko. Halaber, taldeak baieztatu du apirilaren 26an ezarriko dutela sua eteteko mekanismoa. 

Zenbait argazki jarraian, talde honen Twitter kontutik.

Argazkia: EMC
Argazkia: EMC
Argazkia: EMC