argia.eus
INPRIMATU
Familiek “jasandako babesgabetasuna” gogoratu dute Fernandez eta Murueta erandioztarrei egindako omenaldian
  • Josu Murueta eta Anton Fernandezen hilketen 50. urteurrena zela eta Udaletxean egindako ekitaldian, haien oroimena gordetzeko konpromisoa agertu zuen Aintzane Ezenarro Gogorako zuzendariak. Aitziber Oliban alkateak, hildakoen senitartekoek eta Erandioko hainbat kolektibok parte hartu zuten omenaldian.

Hiruka .eus 2019ko azaroaren 04a
Mende erdi bete da poliziak Josu Murueta eta Anton Fernandez erandioztarrak hil zituenetik. Argazkia: Hiruka.eus.

Anton Fernandezek eta Josu Muruetak, 1969an polizien tiroz hildako erandioztar biek, "Euskadiren historian merezi duten lekua" emateko borondatea adierazi duen EAEko Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) zuzendari Aintzane Ezenarrok, urriaren 31n, arratsaldez, Erandioko Udalak antolatutako omenaldian. Ekitaldi horren bidez burutu da urri osoan zehar Fernandez eta Murueta gogoratzeko egindako ekintza-sorta. Besteak beste, erakusketak, berbaldiak eta, urriaren 27an, Asua ibaia garbitzeko jarduera bat antolatu ditu Udalak, aspaldiko partez zuzenean eginez hildako biei omenaldia.

Hilketa haien erantzulerik ez da egundo ezagutu; Ezenarrok, izan ere, familiek jasandako babesgabetasuna aipatu zuen. Bai hark bai Aitziber Oliban alkateak konpromisoa agertu zuten ondorengo belaunaldiei "inoiz jazo behar izan ez zuten" gertakari haien berri zabaltzeko.