argia.eus
INPRIMATU
Familia sarerik ez duten gazte migratzaileei laguntzeko programa abiatuko dute Nafarroan
  • Familia sarerik ez duten 18 eta 23 urte arteko migratzaileei enpleguan, prestakuntzan, etxebizitzan… laguntzeko programa onartu du Nafarroako Gobernuak: Kideak. Gizarteratzeko eta autonomo izateko prozesuan laguntzea da helburua, “gazteak beren aldaketa-prozesuaren subjektu aktibo” direla ulertuta.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 02a

Lehenengo fasean programa esperimentala izango da eta aurrekontua zehaztu gabe du oraindik: gehienez 50 gazte hartuko ditu eta gehienez 35i ostatu emateko aukera izango da. Mentorian oinarrituriko esku-hartze integrala planteatzen du ekimenak, enpleguan, prestakuntzan, etxebizitzan edota beste baliabide batzuk eskuratzen laguntzeko. Arlo psikologiko eta emozionalean ere lagunduko zaie gazteei. “Helburua komunitate-ingurunean bizimodu autonomoa erraztea eta gizarteratzea da”.

Egitasmoan sartzeko bidea Adingabeak Babesteko Sistemak eta oinarrizko gizarte zerbitzuak izango dira.