argia.eus
INPRIMATU
Faltsukeriagatik epaitua izan da Michel Etxebest Mauleko auzapez ohia
  • 5.000 euroko isuna, erdia gibelapenarekin, eta enpresak kudeatzeko debekua urte batez. Hara zer galdegin duen prokuradoreak Mauleko auzapez ohi Michel Etxebesten kontra.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko ekainaren 08a

Auzia Paueko auzitegian iragan da astearte honetan. SEM egiturako administrazio kontseiluko presidente zelarik, Agerria domeinuko bilkura baten bilduma bat "faltsutzeagatik" auzipetua izan da Etxebest. Louis Labadot egungo Mauleko auzapezak bultzatu du salaketa. Michel Etxebestek epaiketan azaldu duenez, "Maule eta Agerria egituraren alde egin nahi izan du". Deliberoa uztailaren 4an jakinen da.