argia.eus
INPRIMATU
Munduko zerga iruzurgile aberatsenen Falciani zerrenda argitaratzen hasi dira
  • Argitaratu dituzte Hervé Falcianik filtratutako 100.000 iruzurgile fiskalen zerrendako hainbat izen. Duela zazpi urte informatikari honek HSBC bankuko bezeroen zerrenda filtratu zien hainbat herrialdetako autoritateei.

ARGIA @argia 2015eko otsailaren 09a
HSBC bankuak hainbat pertsonari zerga iruzurra egiten lagundu ziela filtratu dute.

Le Monde egunkariak eta Nazioarteko Ikerketa Kazetarien Partzuergoak elkarrekin egin dute ikerketa lana, eta mundu osoko 60 hedabidek hartu dute parte. Azaldu dutenez, 203 herrialdetako 106.000 pertsona fisiko eta juridikoren zerrenda jaso dute. Filtrazioa egin zen urtean, 2007an, pertsona hauek bertan zeukaten dirua 78.000 milioi eurotik gorakoa zen.

Honekin baieztatuta geratzen da HSBCren Suitzako filialak enpresari, politikari, artista, kirolari, aktore, abokatu, errege eta besteri zergak ez ordaintzen eta beren hondasunak ezkutatzen. Zerrendak erakusten du, gainera, Suitzako banku-sekretuak droga eta arma trafikatzaileak babesten zituela.

Bezero kopuruari begiratuta, 203 herrialdeko zerrendatik, Suitza da lehena, bigarrena Frantzia eta hirugarrena Erresuma Batua. Estatu espainiarra 12.a da.

Suitzan ezkutatutako diru kopuruari begiratuta, frantziarrek ia 11 mila milioi euro zituzten bertan; espainiarrek 2 mila milioi euro.

Informazio gehiago:

Nor da nor Falcianiren zerrendan?