Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak libre utzi du Herve Falciani, poliziak Madrilen atxilotu eta hurrengo egunean.
Suitzan dirua ezkutaturik duten munduko zerga iruzur aberatsenen zerrenda filtratu zuen informatikaria libre utzi du Espainiako Justiziak, baina hura zaintzeko neurri zorrotzak agindu ditu: pasaportea kendu, herrialdetik irtetea eragotzi eta astero epailearen aurrean agertu beharko du Falcianik. Gainera, poliziak etengabe zelatatzeko ere agindu du De Egeak.
Libre uzteko arrazoien artean, epaileak dio 2013an jadanik Audientzia Nazionalak ukatu egin zuela Suitzaren estradizio eskaria, herrialde horretan "industria espiotzagatik" epaitua eta zigortua izan harren Espainian ez dagoelako horren baliokiderik.
Falcianiren atxilotzeak susmo handiak sortu ditu eta Kataluniako gatazka politikoak zerikusia izan zezakeela iradoki du zenbaitek, Suitzan dauden politikari katalanak estraditatzeko presio moduan.