Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartuko da. Lakuan egin zuten bileran kooperatibako ordezkariek jakinarazi zuten bihar goizean aurkeztuko dutela eskaera epaitegian.
Bestalde, Frantziako Fagorren filiala den Brandt-eko zuzendaritzak gaurko bileraren amaieran kiebran deklaratu du bere burua. Le Figaro egunkariak jaso duenez Thierry Leonard enpresako zuzendari exekutiboak AFPri jakinarazi dio gaur aurkeztuko dutela ordainketen-etendurarako eskaera Nanterreko Merkataritza Auzitegian.
Langileen espero zuten Brandt likidazio egoeran gaur bertan sartzea. Aitzitik, Frantziako Produkzio Berreskurapen ministro Montebourgek atzo esan zuen Frantziako Fagorrek “etorkizuna” duela.
Le Parisien egunkariak CGT sindikatuko Philippe Bergerren hitzak dakartza: “Espainiarekin zubiak hautsi behar dira eta Estaturantz bira egin, hori da soluzio bakarra”.
Bilera Mondragon eta erakundeen artean
Iñigo Urkullu lehendakariak deituta bilera dute gaur arratsaldeko 15:00etatik aurrera Fagor Etxetresnaken krisian inplikatuta dauden eragileek. Deiak argitaratu duenez, Eusko Jaurlaritzak plan bat aurkeztuko du kooperatibaren “itxiera ordenatua” izan dadin, kalteak arintzeko “laguntza” gisa.
Eusko Jaurlaritza, Mondragon, Fagor Etxetresnak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoienako eta Basauriko alkateak izango dira Lakuako gaurko bileran. Fagor Etxetresnaken izenean Xabier Bengoetxea presidentea eta Sergio Treviño zuzendari orokorra izango dira. El País egunkariak bilera “azalekoa eta ondorio praktikorik gabekoa” izango dela iragarri du "Fagor y Mondragón escenifican su desafecto" titularra daraman albistean.
Kanpoaldean Fagor Etxetresnakeko langileak izango dituzte. “Presionatu egin behar dugu” esan dio Garari Edesako langile batek.
Gipuzkoako Aldundiak finantza erakundeen zeregina jarriko du gaurko bileran mahai gainean. Zentzu horretan, haren bozeramaile Larraitz Ugartek jakinarazi du Kutxako presidente Xabier Iturberekin bilduko direla datorren astelehenean. Ugartek azaldu du Iturberi finantzazioa eskatuko diotela, Fagor Etxetresnaken negozioaren zati bat salbatzeko “trantsizio planerako”.
Mondragon ezkorrago dabil, eta ezeztatu egin du 50 milioi euroko funtsa erabiliko duenik Fagorren zati bat erosteko, atzo Berriak kaleratu zuen moduan. Korporazioko ordezkariek Goienari azaldu diotenez, funts hori soberan geratuko den enpleguari irtenbidea emateko erabiliko dute (Mondragon Korporazioak 50 milioi euro batu gura ditu aurre-erretiro, birkokatze eta formazio programak aurrera eramateko).
“Mondragonen badaude erabaki ahalmena banaturik duten beste eredu batzuk”
Joan den igandean Noticias de Gipuzkoa egunkariak Juan Manuel Sinderen Fagor Electrodomésticos: aspectos a considerar y valores a preservar artikulu luzea argitaratu zuen. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko bokala da Sinde eta sakoneko hainbat hausnarketa plazaratu ditu. Bere esanetan Mondragon taldean badaude beste eredu batzuk; Laboral Kutxa eta Lagun Aro ditu hizpide.
Bestetik, Diario Vascoren Debagoienako orrialdeetan gutuna argitaratu dute hainbat bazkide kooperatibistek, Fagorren Kontseilu Errektorearen inguruan hainbat proposamen eginez.
ELAk ere kooperatibaren auziaz iritzia eman du. Txiki Muñoz sindikatuaren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi du "Fagorren barne espiritu kritikoak huts egin" duela: "Euskal mundu kooperatiboan sindikatuen kontra egin da, gizarte perfektu demokratiko bat zutelakoan".
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]
Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]
Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]
Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]
CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.
Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.
Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.
Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]
Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.
Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.
12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]
Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.