Finantzen munduak sortu zuen krisialdia ekonomia errealera pasa zen eta enbata bailitzan atzean hildako edo elbarriak besterik ez da uzten ari. Uste genuen euskal ekonomiak arin samar pasako zuela egoera hau, baina beranduago izan arren, ondorio larriak jadanik pairatzen ari da. Orain Fagor kooperatiba erraldoiaren gain erori da krisiaren zama.
Baina zer gertatu zaio Fagor elektrotresna kooperatibari? Mondragon taldearen antzera Fagorrek etengabe hazteko nahiak jarri du kinka larrian. Pentsatu da bizirauteko derrigorrez hazi egin behar dela eta lehia bizian sartu zen bere sektoreko enpresa erraldoiekin. Antzeko zerbait gertatu zaio Eroskiri ere eta egin zituen inbertsio asko eta asko desinbertitzen ari da, handi izateak ez baitu ziurtatzen bizirauteko indarra izango duenik.
Fagorren inbertsio erraldoi horien artean Frantziako Brandt enpresa erostea izan zen eta estu eta larri dabil irteerak aurkitu nahian. Inbertsio erraldoiak ere egin ditu Txinan, Polonian Marokon eta beste hainbat herrialdetan. Azken finean, neurriz haratago hazteko estrategiak itoarazi egin du kooperatiba.
Fagor Elektrotresnak merkatura mehartuta irtengo da berregituraketa gogorra burutu ostean. Merkatutik produktu asko erretiratu beharko ditu lehiakorra izan nahi badu. Bien bitartean, pozik geratuko dira Fagorrek galdutako merkatuen zatia eskuratuko duten multinazionalak. Batzuentzat sufrikarioa, besteentzat poza izango den bitartean.
Honen guztiaren ondorioz 1.700 bazkide eta kontratupeko langile kalean geratuko dira. Horietatik batzuk erretreta hartuko dute, bazkide diren 1.000 inguru Mondragon taldeko beste kooperatibetan kokatzen saiatuko dira eta beste batzuk langabeziara joango dira, langabetuen kopuruak oraindik gorago egingo duen bitartean. Hainbestetan azpimarratu izan dugun mitoa erabat hutsala bihurtuko da: kooperatibek ez dute langabeturik sortzen. Hemendik aurrera hori ezin izango dugu aitortu.
Eta erantzulerik ba al dago? Noski egon badaudela. Izan ere, aspaldi hasi ziren esaten Espainiako eraikuntzan ematen ari zen fenomenoak burbuilaren usaina zuela; guztiau duela hamar bat urte argitaratu zuen The Economist astekariak eta beste hainbat aldizkarik. Baina nola jaramon egin dirua esportaka enpresetako kutxetan sartzen ari zen bitartean? Kontrol neurri eta balio handiagoko ondasunak bilatu ordez, ekoizpen hedakorrari jarraitu zitzaion, Espainiako etxebizitzen eraikuntza bertan behera geratu arte. Hortik datoz Fagorren gaurko komeriak.
Estrategia oker hori bideratzeko asmoarekin Mondragon taldeko erakundeek eta bazkideek 70 milioi euroko dirua utzi zioten Fagorri duela sei bat hilabete, baina ez du ezertarako balio izan. Beranduegi zen erratutako estrategia birbideratzeko. Orain, berriro saiatu dira Mondragon taldeko dirua eskuratzen, baina talde osoa kinka larrian sartu baino lehenago ukatu egin zaio diru laguntza berri hori. Hortik berregituraketaren premia eta aipatu ondorio mingarriak.
Jakina da edozein giza erakundetan agintari talde bat eratzen dela, teknoestruktura deritzana, eta talde horrek bereganatzen du enpresako erabakigune oro. Eta arazo honen guztiaren erdian talde agintari hori azaltzen zaigu eta oraindik ez dirudi kontuak eskatuko zaizkionik. Duela urte batzuk talde agintari horren boterea orekatzeko Gizarte Kontseilua erantzule izatera heldu zen, baina eszenatik desagertu zen edo zuten, eta oztopo gutxirekin jarraitu ahal izan zuen inbertsio erraldoiak gauzatzen, teknoestruktura ororen jokaeraren ezaugarria hori baita: botere politiko ekonomikoa areagotzea.
Egoera honen aurrean, espero dut kooperatibako bazkideek esku hartuko dutela beraien interesak bideratu ahal izateko, kooperatibista gisa inoiz utzi behar ez zuten autokudeaketarako eskumena erabiliko dutela, Fagor berriro bideragarri izatera heltzeko.
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]
Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]
Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]
Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]
CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.
Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.
Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.
Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]
Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.
Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.
12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]
Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.