Fagor Etxetresnakek hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu du Donostiako 1. Merkataritza Auzitegian. Gainerako filialentzako konkurtsoa ere datozen egunetan aurkeztuko duela azaldu du, Basauriko Edesarena eta Azpeitiko Grumalena barne.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dio Fagor Etxetresnakek (FEE) konkurtsoan sartu dela. Europa Pressen esanetan Fagor Ireland filialarentzat ere aurkeztu du konkurtsoa, kooperatibaren markak biltzen zituen elkartea zen honakoa. Konkurtsoan "jardueren etetea" eskatu du baina ez enpresa likidatzea.
Bestalde, Sergio Treviño zuzendari orokorrak honakoa adierazi du: "Bihotzez sentitzen dugu enplegatuen, bazkideon eta hartzekodunen interesak babestuko lituzkeen jarduera produktiboarekin jarraitzeko bezainbesteko finantzaziorik eskuratu ezin izana"; adierazpenok Goienan jaso dituzte.
Edesa ez da “salbatuko”
FEEko Kontseilu Errektoreko kideek atzo arratsaldean jakinarazi zieten Edesako langileei ez dutela Bizkaiko Aldundiko hiru milioiko bermea onartuko. Hala, Edesa hartzekodunen konkurtsoan sartuko da FEEko gainerako lantegiekin batean.
Gaur El Correo egunkariak kaleratu duenez, atzoko bileran Edesako langileei azaldu zieten FEren konkurtsoa gaur aurkeztu nahi zutela eta Edesarena aldiz astebete atzeratuko dutela.
Bizkaiko Aldundiak Edesari eskainitako bermeak enpresarien artean sortutako ezinegonaz artikulua dakar El País-ek. Confebaskeko presidente Miguel Angel Lujuari Onda Cero irratian egindako elkarrizketa aipatuz dio patronaleko buruak Jose Luis Bilbaori “belarritik tira” diola “bere hiru milioiko bermearengatik”.
Incasak konkurtsoa aurkeztu du Fagor Etxetresnak-ek utzitako zorrari ezin aurre eginda
Mungiako aluminio enpresan 21 lagunek egiten dute lan eta Fagor Etxetresnak du bezero nagusi. Vocentoko egunkariek gaur publikatu dutenez, 1,2 milioi euroko zorra utzi dio kooperatibak. Fagor Etxetresnaken hondoramenak bere hornitzaileengan izango duen eragina hasi da nabaritzen.
Aurre-erretiroek nori eragingo diote?
Naroa Elortza Gorrotxategik Ilunkaran blogean idatzitako post-ean aurre-erretiroen gaiari heldu dio. Adigarria egin zaio entzutea aurre-erretiroek FEEko langileei ez ezik Mondragoneko beste kooperatibetakoei ere eragingo diela:
“Beste kooperatibetan aurre-erretiroak bultzatzeak zer suposa dezakeen? Ba 60-61 urteko langile ‘batzuk’ uste (eta nahi?) baino lehenago erretiratu beharko direla; baliteke 58 urtetik aurrerakoak aurre-erretiratu behar izatea ere (…) Ikaragarria izan daiteke eragina. Ebentualei mesede egingo diena gainera”.
FEEko bazkideen ondasuna arriskuan?
FEEko bazkideek enpresaren zorrari aurre egiteko orduan duten erantzukizunaz hitz egin zuen Radio Euskadin Iñaki Subijana Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidenteak. Bere esanetan, legeak “interpretaziorako” aukera ezberdinak uzten ditu. Subijanaren ustez lehenik enpresaren “egoera erreala” jakin behar da eta horretarako ezinbestekoa da hartzekodunen konkurtsoan sartzea.
Noticias de Gipuzkoak sakon landu du gai hau gaurko edizioan. Egunkari honek dio FEEk konkurtsoa aurkeztuko duela, baina “aktibitatea eten gabe, Sergio Treviño zuzendari orokorraren irizpidearen kontrara”.
Goienak ere albistea argitaratu du konkurtsoa aurkezteko garaian izan daitezkeen aukeren inguruan.
Fagor Ederlanek ibilgailu elektrikoak egingo ditu Debagoienan
Espainiako Comarth Engineering enpresaren zati bat erosi eta lantegia irekiko du eskualdean. Automozioko kooperatibak Europako liderretako bat bihurtu nahi du auto elektrikoen produkzioan.Europa Press agentziak zabaldu duenez, donostiako
Enpresaren %49a Demeter Partners arrisku-kapitaleko firma frantziarraren esku dago eta Ederlanek kapital sozialaren %37 erosi du. Egunkariek zabaldu dutenez, I+G saila Murtzian (Espainia) duen Comarth-ek lantegia irekiko luke Euskal Herrian 2014an, Debagoienan segur aski, eta 70 lanpostu sortuko lituzke. Mondragon Taldeko lan poltsa erabiliko dute horretarako.
Albistea TULankide Mondragon Korporazioko aldizkariaren webgunean irakur daiteke eta Noticias de Gipuzkoan, Murcia Economían eta Europa Pressen ere argitaratu dute, besteak beste.
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]
Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]
Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]
Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]
CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.
Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.
Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.
Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]
Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.
Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.
12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]
Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.