argia.eus
INPRIMATU
FAES fundazioak hiru milioiko dohaintzak jaso zituen Espainiako enpresa nagusietatik
  • Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak bere pentsamendu neokontserbadorea zabaltzeko erabili duen tresna ideologikoa da FAES. Eraikuntza enpresak, multinazional teknologikoak, kasinoak, finantza erakundeak, energia konpainiak eta telekomunikazio enpresek besteak beste, finantzatu dute fundazioa azken urteetan.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 09a
Aznarren think tank eskuindarrak protagonismoa berreskuratu du azken hilabeteetan.

Carles Mulet Compromíseko senatariak lortutako dokumentazioaren arabera, Azterketa eta Ikerketa Sozialen Fundazioak (FAES, gaztelaniazko sigletan) hiru milioiko dohaintzak jaso zituen Espainiako enpresa nagusietatik 2012 eta 2015 artean, El Temps astekarian irakur daitekeenez.

Muletek egiaztatu duenez, ACS, OHL eta Ferrovial enpresa eraikitzaileek, Santander eta BBVA banketxeek, Mercadona supermerkatuak, Iberdrola energia konpainiak eta Google multinazional teknologikoak besteak beste, fundazio aznaristaren ekimenak finantzatu dituzte.

PPren think tank ere izana, 2016an banandu zen FAES alderdi eskuindarretik eta Rajoyren eta Aznarren arteko harremana gero eta gehiago hoztu zen. Orain, Pablo Casadoren eskutik eta Espainiako eskuineko alderdien (PP, Ciudadanos eta VOX ultraeskuindarra) ideologo bihurturik, Aznarismoaren urrezko aro berria iritsi dela dirudi.