argia.eus
INPRIMATU
Askatu dute Facebooken olerki bat idazteagatik atxilotutako poeta palestinarra
Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 25
Tatour kartzelatik ateratzen (Argazkia: Maan)

Hiru urte sufritzen daramatzala adierazi du: “Hiru urte sufrimendua, espetxeratze eta etxe barruko atxilotzea eta gero, azkenik pozik nago”. Gainera, bere askatasuna lortu duela adierazi du eta idazten jarraituko duela adierazi du.

Sufrimendu guztia idatzitako poemaren ondorio dela gehitu du eta “goibeltzen nauen bakarra da jakitea haiek ni poema bat idaztegatik atxilotu nindutela", adierazi du espetxetik irten berritan.

Epaile israeldarrek olerki batean "erakunde terrorista gorestea eta sustatzea" egotzi zioten.