Facebook-ek birritan zentsuratu dio Hiruka.eus hedabideari Sopelako lasterketa nudistaren gainean argitaratu duen kirol-artikulua. Kasu bietan, sare sozialak iragarri du digital honek Facebooken duen orritik "zerbait ezabatu" duela, enpresaren "komunitate-arauak bete ez dituelako".
Albistea sareratzeko lehenengo ahaleginean, HIRUKA.EUSeko erredaktoreek lasterketaren artxiboko irudi bat erabili dute, aurreko urteetan egin legez. Zentsura jaso ostean, argazki berbera erabili dute, baina moztuta, lasterkariak soilik gerritik gora ager zitezen. Halere, eduki "kasto" horregaz berdin jokatu du Mark Zuckerbergen nazioarteko enpresak: ezabatu du, aurrekoa bezala.
Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra