argia.eus
INPRIMATU
Ibilgailu Gidaridunen zerbitzua jasotzeko, ordu erdi lehenago deitu beharko zaie EAE-n
  • Uber enpresa multinazionalak martxan jarri du bere ibilgailu sarea Bizkaiko hiriburuan eta inguruetan. Bezeroek ordu erdi lehenago egin beharko dute eskaera ibilgailu gidaridunen zerbitzua erabiltzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 04a

Astelehenean batzartu dira hiru aldeak (taxisten ordezkariak, Alokairuko Ibilgailu Gidaridunen (AIG) enpresen ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzaren Garraiorako Plangintza taldea) adostasunera iristeko Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian gi garraio ereduen bizikidetza arautzeko. Adostu dutenez, ibilgailu gidaridunen zerbitzu bat jasotzekotan hori eskatu beharko dute gutxienez ordu erdi lehenagotik eta, beraz, ibilgailu gidaridun horiek ezin izango dira kalean bueltaka ibili bezero bila.

Taxisten Euskal Federazioak “IG autoek arauak errespeta ditzatela” eskatzen du. Izan ere, Deia-n argitaratutako adierazpenen arabera, federazioko presidente Borja Musonsek jakinarazi du “auto horiek, noraezean, gauez bezero bila” aritu izan direla Bilboko kaleetan.