argia.eus
INPRIMATU
“Ezkutuko salbuespen egoera” salatzeko kanpaina abiatu du GKS-k
  • Osasun-krisialdia "baliatuta, burgesiak abiatu duen ofentsiba ekonomiko eta politikoa" jarri dute jo-puntuan. Interes ekonomikoen gainetik medikuen eta osasun-adituen irizpideak lehenetsi behar direla nabarmendu dute eta ildo hauek markatu dituzte: langileriaren aldeko dinamikak bultzatzea eta defendatzea, koronabirusaren inguruko egiazko azalpen baten beharra azpimarratzea eta, "egungo egoeran, askatasun politikoak berreskuratzea".

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 24a

Gedar Langile Kazetan egin dute publiko adierazpena eta bideoa. Besteak beste, Gazte Koordinadora Sozialistak salatu du "konfinamenduarekin jarduera politikoa debekatu dutela".

Biltzeko askatasuna debekatu baina ekoizpena bere horretan mantendu izana aurpegiratu dio burgesiari: