argia.eus
INPRIMATU
Ezkerreko mugimendu berri bat sortu dute Alemaniako ultraeskuindarrei aurre egiteko
  • Aufstehen mugimendu berriak migratzaileen gaiarekin desados daudenak bideratu nahi ditu justizia soziala ardatz duen proiektu batera.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 05
Sahra Wagenknecht hitzaldi bat ematen

Sahra Wagenknecht Die Linke talde parlamentarioko liderretako batek aurkeztu zuen astelehenean Berlinen Aufstehen mugimendua. Alemaniako demokraziaren krisiaren lekuko izaten ari garela dio Wagenknecht-ek.

Horren adibide da aurreko astean Chemnitz-en izan zen martxa xenofoboa. Bertara ez zen bakarrik alderdi ultraeskuindarreko jendea azaldu parlamentariaren ustez, “ordezkatuta sentitzen ez de jendea” ere batu da.

 Mugimendu berriak justizia soziala jarri nahi du bere politikaren ardatz eta migratzaileen debatean sartu nahi du. Hala ere, Wagenknecht-ek azaldu duenagatik, migratzaileen gaia ez da mugimenduaren ildo nagusia bilakatuko.