Hezkuntzako zerrenda bakarraren kontra egin du Ezkerrak, UPN, PP eta PSNrekin batera

  • Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan bi azterketa –bat, euskaraz eta bestea, gaztelaniaz– egoteko lege proposamenak aurrera egin du Nafarroako Parlamentuan; euskaldunek bitan probatu beharko dute beren jakintza, bi etsaminatan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 28an - 09:06
Lan Eskaintza Publiko bateko oposizioak, artxiboko argazki batean.

Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan bi egunean bi azterketa egotea nahi du PSNk –bat, gaztelaniaz; bestea, euskaraz–, eta epaimahai ezberdinek ebaluatu ditzaten probak. Hala, gaztelaniazkoentzat bi epaimahai izanen dira eta beste bat, euskarazkoentzat –gaztelaniaz bi izanen lirateke jende gehiago aurkeztuko delako, euskaraz ere egin dutenak barne–. Ondorioa: euskaldunek bitan probatu beharko dute gai beraren inguruko beren jakintza, bi etsamina egin beharko baitituzte, bi zerrendetan egoteko.

Lege proposamena aurkeztu zuen atzo PSNk Nafarroako Parlamentuan, eta bidea egin du, babesa azaldu diote-eta UPNk eta PPk, baita gobernua sostengatzen duen Ezkerrak ere. Laurek uste dute bi azterketa egitea "aukera berdintasuna" bermatzea dela. Legea abenduaren 21ean aprobatzea da litekeena, izan ere, Ezkerraren botoei esker, gehiengoa osatzea lortu dute.

Gehiengo sindikalaren kontrako lege proposamena da, Hezkuntzako eta Funtzio Publikoko mahai sektorialek zerrenda bakarraren aldeko hautua egin dutelako.

Euskarak abantailak eman ez ditzan

"Inork ez du abantailarik izan behar euskaraz jakiteagatik", esan du UPNko buru Javier Esparzak, zerrenda bakarrari erreferentzia eginez, eta Maria Chivitek (PSN) bi azterketak hezkuntza komunitateari "mesede" egiten diotela eta "berdintasunaren aldeko" neurria direla adierazi du. "Aukera berdintasunaren" argudioa erabili du Ezkerrako buru Jose Luis Nuinek ere, eta Nafarroako Gobernuari leporatu dio elkarrizketarako aukerarik ez ematea: "Gobernuarekin hitz egitea ezinezkoa izan da". Gobernuko ordezkariek, ordea, laukoa osatzen duten taldeekin "etengabe" hizketan egon direla jakinarazi dute. 

"Apartheid linguistikoa"

Azterketa bakarra behar dela defendatu dute Geroa Baik eta EH Bilduk, horrek ziurtatuko luke-eta aukera berdintasunean euskaldunek eta erdaldunek proba egin eta notaren araberako zerrenda bakarra osatzea; gainontzekoan, bitan ebaluatuko dituzte euskaldunak.

Euskaldunen eskubideak orain arte bermatu ez direla eta zerrenda bakarra "apartheid linguistikoari" aurre egiteko tresna dela aldarrikatu du EH Bilduk: "-Bi zerrendekin- euskaldunek dituzten eskubideak ez dira bermatzen ari. Gaztelaniaz ere badakiten euskal hiztunak bereizi eta mugatu egiten dituzte, bi epaimahaitan banatuz". Ildo berean aritu da Geroa Baiko eledun Koldo Martinez: "Azterketa bat egin behar da, eta azterketa horretan irakale guztiek probatu behar dute dakitena". Hori "zilegia, demokratikoa eta gehiengo sindikalaren aldekoa" litzateke, Martinezen hitzetan.

Ahal Duguk ez du apustu argirik azaldu. Bi azterketa egitearen aldeko PSNren lege proposamenarekin bat egin ez badu ere, zerrenda bakarraren inguruko jarrera asteburuan egitekoa den herritarren kontseiluak zehaztuko du.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-01-08 | Leire Ibar
Hazparneko Laborantza Lizeoan hiru irakasgai euskaraz irakatsiko dituzte datorren ikasturtetik aurrera

Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.


DBHn azterketa tradizionalen eskema apurtzea ez da utopia bat

Ikasgaia ba ote dakizun frogatzeko eta horren arabera nota jartzeko hiruhileko amaierako azterketarik ez dago Laskorain ikastolan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloan. Baina orduan, nola ebaluatzen dituzte ikasleak? Nondik ateratzen da azken kalifikazioa?... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, besteren artean, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


2024-12-16 | Leire Ibar
Bilboko Urretxindorra eta Lekeitioko Azkue ikastoletako bi irakasleren sexu erasoak salatu dituzte

Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude