Junts-ekin aurkeztu den Triasek eskuratuko ditu zinegotzi gehien, hamaika, sei irabazita. PSC bigarren indarra izango da, bi irabazita. ERC hamarretik bostera jaitsi da.
Hiruko berdinketa aurreikusten zuten inkestek eta zenbaketak ere hala adierazten bazuen ere, amaiera partera aldatu da markagailua: moreak eta Colau egungo alkatea hirugarren indarra izango da.
Alkate ohia, Trias, berriz aurkeztu da hauteskundeetara Junts-en eskutik, eta irabazi egin ditu 11 zinegotzirekin. Atzetik izan du Colllboni sozialista, 10 zinegotzirekin, eta Colauk 9 eskuratu ditu. ERCren kolpea latza izan da, erdira jaitsi da.