argia.eus
INPRIMATU
Ezkabatik ihes egindako hamasei pertsonari omenaldia egin diete Olaben
  • 1936ko Gerran Iruñerriko Ezkabako espetxetik ihes egindako ehunka presotik hamasei iritsi ziren Olabera, baina han harrapatu zituzten. Olaben fusilatu eta lurperatu zituzten. Urtarrilean berreskuratu zituzten euren gorpuzkiak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko maiatzaren 29a

Ostiralean eta igandean egin zituzten ekitaldiak. 1938an Ezkabako espetxetik ihes egitea lortu zuten hamasei presori omenaldia egin diete. Ihes egin bai baina ez zuten lortu oso urrutira joatea. Olaben fusilatu eta lurperatu zituzten. Urtarrilean berreskuratu zituzten hamasei pertsona horien gorpuzkiak eta asteburuan omenaldi beroa egin diete. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria, Ana Ollo izan da ekitaldietan.

 

  Albiste hau Euskalerria Irratiaren wegunean argitaratu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra